lunes, 29 de octubre de 2018

BESTE ZALANTZEN ERANTZUNA

Beste egunean esan nuen bezala,hainbat zalantzak aurkitzen dugu homeschool sisteman.Zalantza batzuk argitu nituen eta gaur ,amaitzeko,beste batzuk argituko ditut:

  • NOLA EGITEN DIOT AURRE NIRE INGURUAN DAUDEN PERTSONEK EZ BADUTE ONARTZEN HAUTATU DUDAN SISTEMA?
Gure gizartean,eskolara joatea "naturalena" da,beraz jendeari homeschool sistema lehenengo momentuan zentzugabekeritzat hartzen dute.Pazientzia handia eduki behar duzu zure inguruko pertsonak moldatu arte,denbora eramango du pertsona guztiek sistema hau onartu eta ulertu arte.

Inportantea da indarra ateratzea  posible diren leku guztietatik,hitz egitea sistema hau hautatu duten familiekin,honi buruzko bileretara joatea eta zure inguruan baldin badaude zu bezala dauden familiak gonbida ditzakezu hauetara joatea.


  • NON BALIOZTUKO DEZAKET NIRE SEME-ALABEN IKASKETAK? 
Hainbat modu daude hau egiteko.Eskola birtual bat aukeratu dezakezu non frogak periodikoak egiten dituzten ohartarazteko umeek lege estandarrak jarraitzen ari direla.Baliozkotzeko azterketak existitzen dira ICFES aurrean (http://www.colombiaaprende.edu.co/html/home/1592/article-228161.html),non bere izapidea eta onarpena Batxillergo betetzea inplikatzen duen.
Egia da daudela beste familia batzuk ez dituztenak bere seme-alaben ikasketak baliozkatzen ez dutelako behar.



  • FAMILIAK HEZITU AHAL DITUZTE BEHAR BEREZIAK DITUZTEN UMEEI?
Erantzuna bai da.Ume batzuei hobeto funtzionatzen zaie heziketa familian instituzioa baino.ZERGATIK?  haien beharrak asetzen dituztelako eta programa gehiago garatu ahal dutelako kontuan izaten haien zailtasunak eta ahalerak.




domingo, 14 de octubre de 2018

LEHENENGO ZALANTZAK

"Homeschool" metodoari buruz hitz egiten dugunean zalantza batzuk etortzen zaizkigu burura,normalean ezezagunak diren gauzak bezalak.Beraz goaz argitzera galdera pare batzuk amankomunean dauzkagunak gehienok.
Gaur bost zalantzak argituko ditugu eta hurrengo egunean jarraituko dugu:

  • IRAKASLEA EZ BANAIZ SISTEMA HAU EGIN AHAL DUT?
Erantzuna bai da.Umeentzat heziketa prozesuan ezinbestekoa da  irakasle,tutore edo laguntzailea: maitatzea,errespetatzea,ezagutzea eta entzutea.Gurasoek haien seme-alabei irakasteko tresnak asko dituzte nahiz eta pentsatzea ezetz,gainera haiek ez dakitena seme-alabek erakutsiko dizkie eta beste gauza askok haien kabuz ikasiko dituzte.


  • ZER GERTATZEN DA EZ BANAIZ GAI IRAKASGAI BAT IRAKASTERA?
Sistema hau jarraitzen dituzten familiak baliabide asko dituzte jarraitu ahal izateko: ikastaroak online,tutore profesionalak,lagun edo ezagun adituak gai horretan,unibertsitateko ikasleak,laguntza talde bat,ikaskuntza  elkarrekikotasuna,etab.


  • NOLA LOR DEZAKET BATXILLERGO TITULUA? 
Aukera bat da Icfes-ekin titulatzea,baina aukera hau bakarrik eskuratu ahal da 18 urteekin.
Balioztatu ahal da ere urtero,edo egin daiteke batxiller osoa erakunde hezigarri zuzenean edo era birtual batean.


  • LEKU ZEHATZ BAT BEHAR DUT SISTEMA HONETARAKO?
Ez.Ez da beharrezkoa leku zehatz bat izatea hezitzeko,egia da egokiena dela mahai bat izatea bere aulkiarekin eta argitsua den lekuan izatea.Baina ere daude guraso askos etxetik kanpo ematen dutenak haien "klaseak" eta beste batzuk sofa erabiltzen dute elkarrizketak izateko.Beraz ez dago zehaztuta zein tokia den egokiena,bakoitzak aukeratzen du zein den egokiena berarentzat.


 









  • NOLA EMATEN DA SOZIALIZAZIOA FAMILIA HEZIKETAN?

Pertsona askok pentsatzen dute umea etxean hezitzeagatik ez dela kalera joaten baina egia beste bat da.
Sozializazioa momentu guztietan gertatzen den fenomenoa da eta lehen sozializazio ingurua familia da.Umeek asko ikasten dute familiarekin, esaterako gurasoen lankideekin sozializatzen dira haien lanetara joaten direnean,neba edo arreba bat izatean haien heziketan parte hartzen dute,ezagutzen dute nola konpontzen diren gatazkak familian...
Gizakia naturalki soziala da,beharra du beste gizakiekin biltzea eta behar hau handia egiten den einean handitzen doa.
Familian hezitzearen alde on bat da umeek ez direla bakarrik haien adinekoekin erlazionatzen,adin gehiago duten pertsoneekin ere.
Sozializazio hau guztiz osasuntsua da eta gizartearen barruan dago.







miércoles, 10 de octubre de 2018

ZERGATIK HAUTATU HEZITZERA FAMILIA ARTEAN?

Arratsalde on,gaur gaiarekin jarraituko dugu pixka bat sakontzen eta horretarako "zergatik hautatu hezitzera familia artean?" galderari erantzungo diogu.

Hainbat arrazoi daude eta familia bakoitzak bere arrazoien konbinazio partikularra du.Arruntenak hurrengoak dira:

  1. Eskola-sistemarekin asetzekabetuak daudelako
  2. Seme-alaben berariazko beharrengatik
  3. Gizakion garapen eta ikaskuntza holistikoan sinesten dutelako
  4. Denbora gehiago partekatzeko seme-alabak gurasoekin
  5. Arrazoi ideologiko eta erlijio-arrazoiengatik.
  6. Ume bakoitzak bere gustu eta erritmoa duela pentsatzen dutelako
  7. Gustoko ez dutelako goizero korrika altxatzea eta eginkizunak egin
  8. Umeen osasun fisiko eta emozionalagatik
  9. Arrazoi ekonomikoengatik
  10. Sentitzen dutelako gurasoek ez dutela eskola-sistemaren parte garrantzitsua izaten ordaintzeko izan ezik
  11. Desiratzen dutelako umeak esploratzea eta haien trebetasunak hedatzea  kurrikulum parte diren ala ez inporta barik
  12. Desiratzen dutelako garapen integral kognitibo zein sozioemozionala bultzatzea
  13. Amak eta aitak hezitu ahal dutelako

Era asko daude sistema hau jarraitzeko eta guraso bakoitzak hautatzen du berarentzat egokiena dena.Batzuk haien seme-alaben irakasle bihurtzen da,beste batzuk kurrikulumna erosten dute edo workboxe(kutxa hezigarri) erosten dute ere,beste batzuk tutoreak dituzte,ere bai daude ideologia edo  pedagogia bat jarraitzen dutenak Charlotte Mason, Waldorf edo Montessori bezala.Besteak beste testu liburuak jarraitzen dutenak daude,beste batzuk aldiz  haien seme-alabei leku aberasgarri bat eskaintzen diete ikasteko haiek nahi dutena eta haien erritmora,inolako presioirik gabek.



 





martes, 2 de octubre de 2018

ETXE HEZIKETA (HOMESCHOOL)

Ni Uxue naiz eta "homeschool" gaia hautatu dut blog-a egiteko,gaur egun indar handia duen gai bat delako gure gizartean.Ez dakit guztiok dakizuen baina "homeschool" beste erako hezitze-sistema da non umeek etxetik jasan dezakete heziketa bat klasera joan gabe.Orain goaz jakitera zertxobait gehiago honi buruz.

  • HOMESCHOOL-AREN DEFINIZIOA ETA OINARRIAK:

Homeschool hitzarekin adierazten ari da prozesu bat non familiako kide batek, guraso edo tutore legala eskolatuko duen familiako ume bat edo gehiagori.
Homeschool definitzen dituzten legeak aldatzen dira herriaren arabera eta Estatu Batuetako estatu bakoitzean.Sistema hau ezartzeko,eskaera legalak ere aldatzen dira estatu eta herriaren arabera.

Ume gehienentzat heziketa prozesua eskola hasi baino lehen hasten da.Askok alfabetoa,animalien izenak,koloreak eta beste gauza zailagoak ikasten dituzte eskolan sartu aurretik,horrek esan nahi du, familiako kide,guraso edo tutoreak bere denbora eman duela umeari hori  irakasten.Homeschool,honen hedapena da non ikaskuntzaren aurreratze naturala bultzatzen den.

Homeschool edo etxe heziketa bere izenak adierazten duen  moduan etxetik bete-beteko heziketa jasotzean datza eskola publiko edo pribatura joan gabe.

BALORAZIO PERTSONALA

Blog hau bukatzeko nire iritzia emango dut homeschooling- ari buruz.Hasiko naiz esaten gai hau oso interesgarria iruditu zitzaidan entzun nu...