Arratsalde on,gaur gaiarekin jarraituko dugu pixka bat sakontzen eta horretarako "zergatik hautatu hezitzera familia artean?" galderari erantzungo diogu.
Hainbat arrazoi daude eta familia bakoitzak bere arrazoien konbinazio partikularra du.Arruntenak hurrengoak dira:
- Eskola-sistemarekin asetzekabetuak daudelako
- Seme-alaben berariazko beharrengatik
- Gizakion garapen eta ikaskuntza holistikoan sinesten dutelako
- Denbora gehiago partekatzeko seme-alabak gurasoekin
- Arrazoi ideologiko eta erlijio-arrazoiengatik.
- Ume bakoitzak bere gustu eta erritmoa duela pentsatzen dutelako
- Gustoko ez dutelako goizero korrika altxatzea eta eginkizunak egin
- Umeen osasun fisiko eta emozionalagatik
- Arrazoi ekonomikoengatik
- Sentitzen dutelako gurasoek ez dutela eskola-sistemaren parte garrantzitsua izaten ordaintzeko izan ezik
- Desiratzen dutelako umeak esploratzea eta haien trebetasunak hedatzea kurrikulum parte diren ala ez inporta barik
- Desiratzen dutelako garapen integral kognitibo zein sozioemozionala bultzatzea
- Amak eta aitak hezitu ahal dutelako
Era asko daude sistema hau jarraitzeko eta guraso bakoitzak hautatzen du berarentzat egokiena dena.Batzuk haien seme-alaben irakasle bihurtzen da,beste batzuk kurrikulumna erosten dute edo workboxe(kutxa hezigarri) erosten dute ere,beste batzuk tutoreak dituzte,ere bai daude ideologia edo pedagogia bat jarraitzen dutenak Charlotte Mason, Waldorf edo Montessori bezala.Besteak beste testu liburuak jarraitzen dutenak daude,beste batzuk aldiz haien seme-alabei leku aberasgarri bat eskaintzen diete ikasteko haiek nahi dutena eta haien erritmora,inolako presioirik gabek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario